'Txapel'-en omenezko bertso saioa izango da igandean

Uztarria.eus 2014ko abe. 26a, 12:48

Bertso saioa igandean, hilak 28, izango da Soreasu antzokian, 18:00etan hasita. Andoni Egaña, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Igor Elorza, Sustrai Colina eta Iñigo Ibañez ariko dira kantuan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Urtero legez, aurten ere Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa antolatu du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Bertso saioa igandean, hilak 28, izango da Soreasu antzokian, 18:00etan hasita. Andoni Egaña, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Igor Elorza, Sustrai Colina eta Iñigo Ibañez ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanak, berriz, Haritz Etxeberria Ministro-k egingo ditu.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Sanagustin kulturgunean eta Azkoitiko Zurt tabernan. Aurrez sei euro ordaindu beharko da sarrera, eta zortzi euro egunean bertan.