Korrale-Orkatz Mus Txapelketa jokatuko da bihar

Uztarria.eus 2014ko abe. 26a, 11:49
Txapelketa iragartzen duen kartela.

Bihar, zapatua, Korrale-Orkatz Mus Txapelketa jokatuko da bi taberna horietan. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da, eta 16:00etan hasiko da lehia.

Orkatz eta Korrale tabernek antolatuta, mus txapelketa jokatuko da bihar, zapatua, bi taberna horietan. 15:30ean hasiko da izen ematea, eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Txapelketa, berriz, 16:00etan hasiko da.

Irabazleak ateratako diruaren %60, txapela eta arkumea jasoko ditu. Bigarrenak, berriz, ateratako diru guztiaren %30 eta bi lagunentzako afaria irabaziko ditu. Aldiz, hirugarren sailkatzen den bikoteak bildutako diruaren %10 eta gazta eskuratuko ditu.Laugarren sailkatuak bi lagunentzat afaria jasoko du.

Izena ematen duten bikoteen arabera, aldatu egingo dira hirugarren eta laugarren sariak. Izan ere, bikote gutxik ematen badute izena txapelketan, laugarren sailkatuaren saria hirugarren sailkatuarena baino hobeagoa izan daiteke.