'Trash, ladrones de esperanza' eta 'Yugo eta Lala' filmak ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2014ko abe. 26a, 11:20

Asteburuan Trash, ladrones de esperanza filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Abenduaren 27an, zapatua, 19:00etan eta 21:30ean emango dute, eta abenduaren 28an (arratsaldean Txapelen omenezko bertso saioa dago) zein abenduaren 29an 21:30ean ikusi ahal izango da.

Zapatuan, abenduak 27, Yugo eta Lala gaztetxoentzat euskarazko filma eskainiko dute, 16:30ean hasita.