Artisau postuak Sanagustinpean

Uztarria.eus 2014ko abe. 24a, 13:24

Herriko eta inguruetako artisauek postuak jarri dituzte gaur, abenduak 24, ere Sanagustinpean. Sanjuandegin egin zen Azoka Herritiken ez ezik, astelehenean eta atzo ere jarri zituzten postuak udaletxe azpian, eta gaur ere han dira eurek egindako produktuak saltzen. Gaur arratsaldean ere postuak jarrita izango dira, 17:00etatik 20:00etara bitartean.