Herriko hainbat gaztek baraualdia egin du, presoen eta iheslarien eskubideen alde

Uztarria.eus 2014ko abe. 24a, 11:29

'Denak ala inor ez' dinamikaren baitan, hamaika eguneko baraualdia antolatu du Ernai Antolakundeak. Abenduaren 19an hasi ziren baraualdiekin eta hilaren 30era bitartean, herriz herri eta eskualdez eskualde jarraituko dute txandaka baraualdiak egiten. Atzo, abenduak 23, Azpeitian egin zuten baraualdia dozena bat lagunek.

Egitasmoaren helburua da gazteak aktibatzea eta presoen eta iheslarien alde konpromiso txikiak hartzea: "Banderola bat jarri etxean, senideei bisitak egitera lagundu, mobilizazioetan parte hartu, gutunak idatzi...". Abenduaren 30ean Topaseko espetxera egingo duten martxarekin amaituko dute baraualdia, eta martxa horretan herri desberdinetan konpromisoak hartu dituzten gazte guztiek parte hartzea espero dute.