Udal liburutegiak egutegi berezia du Gabonetan

Uztarria.eus 2014ko abe. 23a, 12:21

Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da, eta gainerako egunetan ohiko ordutegia izango du. 

Enparan Dorretxeko Udal liburutegiak egutegi berezia izango du Gabonetan. Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da, eta gainerako egunetan ohiko ordutegia izango du. Astegunetan 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Aldiz, zapatuetan, 09:30etik 13:00etara irekiko dute.