Presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte Gabonetan ere

Uztarria.eus 2014ko abe. 23a, 11:19
Egitasmoak jasotzen dituen kartela.

Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera! lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak eta manifestazioa datozen egunetan.

Urtero legez, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsan hainbat mobilizazio egingo dute Gabonen bueltan. Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera! lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak eta manifestazioa.

Bihar, abenduak 24, elkarretaratzea izango da plazan, 19:00etan hasita. Abenduaren 26an, hileko eta urteko azken ostirala izaki, elkarretaratzea izango da 19:00etan plazan. Ondoren, pintxo-poteoa izango da Alde Zaharreko tabernetan. Abenduaren 31n, aldiz, manifestazioa egingo dute 18:30ean, igerileku aurretik abiatuta.