Jon Ibartzabalek eta Larraitz Larrañagak irabazi dute Gazteen XIV. Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa

Uztarria.eus 2014ko abe. 22a, 13:28

Jon Ibartzabal eta Larraitz Larrañaga, sariak jaso ondorengo azken dantza saioan.

Azpeitiko bikotearen ondoren herriko beste bikote bat sailkatu zen, Gorka Kerejetak eta Ania Irigoienek osatzen dutena. Iker Belintxon eta Maider Aginaga (Lezo) izan ziren hirugarrenak, Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga (Bergara) laugarrenak, eta Julen eta Nagore Berrondo (Errezil) bosgarrenak. Julen Murgiondok eta Larraitz Larrañagak jaso zituzten mutil eta neska dantzari onenen sariak.

Euskadiko txapelketetan nabarmendu diren bezala, etxekoan ere Azpeitiko dantzariak gailendu dira aurten. Izan ere, Jon Ibartzabalek eta Larraitz Larrañagak irabazi zuten atzo, Santo Tomas eguna, Sanagustin kulturgunean jokatutako Gazteen XIV. Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa. Eta bigarren postuan Azpeitiko beste bikote batentzat izan zen, Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien Euskadiko txapeldunentzat, hain zuzen ere; Ibartzabal eta Larrañaga laugarren postuan sailkatu ziren Bergarakoan.

Atzo, Iker Belintxon eta Maider Aginaga (Lezo) izan ziren hirugarrenak, Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga (Bergara) laugarrenak, eta Julen eta Nagore Berrondo (Errezil) bosgarrenak. Julen Murgiondok eta Larraitz Larrañagak jaso zituzten mutil eta neska dantzari onenen sariak. Bikote gazteenaren saria, berriz, Azkoitiko Eneko Sarasuak eta Azpeitiko June Elorzak jaso zuten (11na urte dituzte) 

18 bikote lehiatu ziren Santo Tomas egunez, leporaino bete zen Sanagustinen. Sei herritako ordezkariak igo ziren oholtzara: Bergarakoak, Ibarrakoak, Lezokoak, Errezilgoak, Azkoitikoak eta Azpeitikoak.

Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, omenduak

Gazteen XIV. Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa baliatu zuen Azpeitiko Udalak Amets Amubieta eta Maialen Aldalur omentzeko. Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten Amubietak eta Aldalurrek joan den urrian. Atzo, bikoteak garaipen horren truke jaso Azpeitiko Udalak gordeko duen Nestor Basterretxearen eskultura erakutsi zuten Sanagustinen, eta Udalak eta Luis Alberdi Beltza irakasle eta antolatzaileak emandako oroigarriak jaso zituzten txapeldunek.