Gerdau ISB taldeak jaso du '2014ko Azpeitiko Kirolaria' saria

Uztarria.eus 2014ko abe. 22a, 11:42

Azpeitiko Udalak zapatuan banatu zituen '2014ko Azpeitiko Kirolaria' sariak. Herriko kirol taldeek hala erabakita, urtean zehar egindako lanagatik edota ibilbideagatik talde bakoitzak erabakitako hamahiru kirolarik jaso zuten saria. Horiez gain, Udaleko Kirol Batzordeak izendatuta, urteko sari nagusia, Azpeitiko 2014ko kirolari onenarena, Iraurgi Saskibaloi Klubeko kadete nesken Gerdau taldeak jaso zuen. Sari banaketa ekitaldian azaldu dutenez, Gerdau taldeak "euskal saskibaloiaren historian orri berezia izango du, kadete mailan Espainiako txapelketako finala jokatzea lortu duen lehen talde gipuzkoarra izan baita". 

Hemen elkarteek aukeratutako kirolari onenak:

  • Azpeitiko Karate Elkartea: Alex Marguello
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Ion Alberdi
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Iñigo Unanue
  • Iraurgi Saskibaloi Taldea: Aitor Astigarraga
  • Kimura Judo Kluba: Agustin Ruiz
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Leire Ceciaga
  • Lagun Onak Futbol Taldea: Ignacio Otaño
  • Xeye Atletismo Kirol Elkartea: Nerea Azpiazu
  • Garmendipe Bolo Taldea: Iñaki Caballero
  • Lagun-Artea Eskuderia: Aritz Elgarresta
  • Xaputarrak Xake Kirol Kluba: Eneko Alberdi
  • Sokaitz Eskalada Kirol Kluba: Eneko Kantero
  • Loretoki Gimnasia Erritmiko Kluba: Nahia Odriozola