Irene Altuna loradendak irabazi du III. Erakusleiho Lehiaketa

Uztarria.eus 2014ko abe. 22a, 10:55

Irene Altuna loradendaren eskaparatearentzat izan da Udalak antolatutako III. Erakusleiho Lehiaketaren lehen saria. Hori dela eta, 600 euro jaso dituzte dendaren ordezkariek. Bigarren sariari dagozkion 400 euroak, berriz, Nerea Eskulanak dendakoek eskuratu dituzte, eta hirugarren saria Pipes haurren arropa dendarentzat izan da, eta 200 euro irabazi ditu. Hiru saltokietako arduradunei Iñaki Portilla Merkataritza eta Industria batzordeburuak eman dizkie dagozkien sariak.

Aurtengo lehiaketan herriko hogeita bost saltokik baino gehiagok hartu dute parte.