Ekinbide kolektiboak

Herriko Olentzerok Soreasu hartu du

Uztarria.eus 2014ko abe. 19a, 21:43

Gabon kutsuko ikuskizun bereziaz gozatu dute ostiral iluntzean Soreasu antzokia bete duten ikusleek. Ume asko ikuslegoan; Badator Olentzero izena duen ikuskizunaren iragarpenarekin, ezinbestean. Olentzero noiz agertuko txikienak, eta Olentzero azaldu da, nola ez. Baina ez da bakarrik etorri: musikari, aktore, dantzari, abeslari... 80 parte hartzaile pasa izan ditu bidelagun Gabon gaueko ipuin baten gidoia jokatzeko, eta herrikoak denak edo ia denak. Irudi aipagarri asko utzi dituen ikuskizuna izan da.

Juan Antxieta musika eskolak, Julian Barrenetxea abesbatzak, Azpeitiko Metal Boskoteak, Azketa taldeak, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza taldeak, Lakrikunek, Napar Zuzterrak taldeak, haur eta gaztetxoen antzerki eskolak, Mirari Zubizarreta dantzariak, eta herriko beste hainbat aktore, bertsolari eta artistek hartuko dute parte.