Eta Gabonetan zer?

Uztarria.eus 2014ko abe. 19a, 17:11

Urola Kostako sei udalerritako Gazteria zerbitzuek Gabonetako oporraldirako prestatu duten eskaintzaren berri modu bateratuan ematen duen kartela plazaratu dute (argazkikoa da). Azpeitikoaz gain, Aiako, Azkoitiko, Zestoako, Zumaiako eta Zarauzko ekintzak jasotzen ditu Eta Gabonetan zer? izenburuarekin atera duten afixak.