Iritsi da Olentzero ikastetxeetara

Uztarria.eus 2014ko abe. 19a, 17:56

Gaur, ostirala, hartu dituzte Gabonetako oporrak herriko ikastetxeetan. Eguna festa giroan eman dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean, oporrak hartzeaz gain Olentzero bisitan izan dutelako; eta Santo Tomas egunaren ospakizuna gogoan, txorizo dastaketarik ere ez dituzte falta izan.

Karmelo Etxegarain eta Iraurgin goizean egin diote harrera Olentzerori. Ikasberrin, berriz, arratsaldez izan dute bisitan.