Hilberrien informazioa eta eskela zerbitzua martxan Uztarria.eus-en

Uztarria.eus 2014ko abe. 18a, 16:40

Herrian hiltzen diren guztien berri emango dugu Uztarria.eus webgunean, portada nagusiko eskubiko zutabean eta Zerbitzuen atalean. Hala nahi dutenek, eskelak ere jarri ahal izango dituzte webgune honetan. Carmona ehorztetxearekin elkarlanean abiatu du zerbitzu berria Uztarriak

Uztarria Komunikazio Taldeak beste pauso bat eman du eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko eta osatzeko bidean. Aurrerantzean, herrian hiltzen diren guztien berri emango dugu Uztarria.eus webgunean, hileta zerbitzua non eta noiz egingo den esanez. Hilberrien informazioa webgunearen portada nagusiko eskubiko zutabean eta Zerbitzuen atalean irakurri ahal izango da. Portada nagusian, azken astean hil direnen zerrenda aterako da. Barruan, berriz, zerrenda osoa erakutsiko da.

Horrekin batera, eskela zerbitzua ere jarri du martxan Uztarriak. Hala nahi dutenek, eskelak jarri ahal izango dituzte webgune honetan. Carmona ehorztetxearekin elkarlanean abiatu du zerbitzu berria Uztarriak, eta eskela jarri nahi dutenek ehorztetxera edo Uztarriaren egoitzara jo beharko dute. 30 euro ordaindu beharko da eskela jartzea.

Hemen, Carmona ehorztetxearen eta Uztarria Komunikazio Taldearen datuak:

Carmona ehortetxea 

Telefonoa: 943 15 15 14; Mugikorra: 629 43 42 67.

Ordutegia: asteko egun guztietan 24 orduko zerbitzua.

Helbidea: Paulo VI, 4.

Uztarria

Telefonoa: 943 15 03 58.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 15:00-19:00.

Helbidea: Perez Arregi 1, behea.