Salgai dira Gontzal Mendibilen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2014ko abe. 18a, 11:45

Kontzertua abenduaren 30ean, asteartea, izango da Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Sarrerak aurrez hamabi euro ordaindu beharko dira, eta egunean bertan 15 euro.

Gontzal Mendibil abeslariak kontzertua eskainiko du abenduaren 30ean, asteartea, Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko ondorengo tokietan: Sanagustin kulturgunea, Etxe Zuri, Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa, Iraurgi SB eta Loiolako Turismo Bulegoan. Sarrera hamabi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira, 15 euroren trukean. Udalak antolatu du emanaldia.