Hainbat elizkizun antolatu dute datozen egunetarako

Uztarria.eus 2014ko abe. 17a, 09:25

Amaitzear da Olazko Amabirjinaren omenezko bederatzigarrena, eta eukaristia ospatuko dute bihar, 16:30ean, Olazko baselizan. Bestalde, Elkarbizitzako Ospakizun Komunitarioak antolatu dituzte abenduaren 22rako eta 23rako.

Amaitzear da Olazko Amabirjinaren omenezko bederatzigarrena, eta horren harira, eukaristia ospatuko dute bihar, 16:30ean, Olazko baselizan. Bestalde, Elkarbizitzako Ospakizun Komunitarioak antolatu dituzte abenduaren 22rako eta 23rako. Lehenengo saioa Esklabetako elizan izango da, eta bigarrena, berriz, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Bi ospakizunak 20:00etatik aurrera izango dira.