'Sahara marathon' dokumentala ikusgai gaur Gaztetxean

Uztarria.eus 2014ko abe. 17a, 11:11

Aurrera doaz Gaztetxeko Zine Gauak eta asteazkenetako legez, gaur ere emanaldia izango da Gaztetxeko Masustak liburutegian. Aitor Arregik eta Jon Garañok 2004an egindako Sahara Marathon dokumentala ikusi ahal izango da, 21:00etatik aurrera.

Datorren astean Segoviako Ihesa filma eskainiko dute.