Elkarretaratzea, espetxe politika salatzeko

Uztarria.eus 2014ko abe. 16a, 20:58

Gaur, asteartea, dozenaka lagunek egungo espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egin dute Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera lelopean, Plaza Txikian, Azpeitiko Sortuk deituta. Izan ere, gaur bertan bildu dira Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Aretoko hamabost epaileak, hainbat presok Frantziako espetxeetan bete dituzten espetxe zigorrak Espainian jarri dieten zigorrari kendu ote behar zaizkion erabakitzeko. 56 euskal herritarren espetxe zigor luzapenari eragin dakioken erabakia zen hartzekoa Auzitegi Gorena, baina atzeratu egin du erabakia, Kepa Pikabearen helegitea hobetu aztertu nahi duela, eta aldeak entzun nahi dituela argudiatuta. Horrenbestez, urtarrilaren 13an bilduko dira Auzitegi Goreneko epaileak berriro.