Ramon Saizarbitoria, aho bizarrik gabe aritzeko prest

Uztarria.eus 2014ko abe. 16a, 19:02

19:00etan hasiko da donostiar idazlearen eta Ramon Etxezarretaren arteko solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Internetez jarraitzeko, Twitterren erabili #ABG_Saizarbitoria traola. Solasaldi osoa streaming bidez ere emango dute, www.sanagustinkulturgunea.com-en eta www.erlotelebista.com-en.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak, Urola Kostako Hitza-k eta Sanagustin kulturguneak antolatutako Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloak hamaikagarren saioa beteko du gaur, abenduak 16, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasita. Oraingo honetan Ramon Saizarbitoria izango da protagonista; Ramon Etxezarreta izango du solaskide dosnostiar idazleak.

Saizarbitoriaren eta Etxezarretaren arteko hizketaldia zuzenean jarraitu ezin dutenek, Internet bidez izango dute horretarako aukera: Twitterren #ABG_Saizarbitoria traola erabilita, edota streaming bidez www.sanagustinkulturgunea.com-en eta www.erlotelebista.com-en.