Martxoaren 22an igaroko da 19. Korrika Azpeititik

Uztarria.eus 2014ko abe. 16a, 12:50

Martxoaren 19an, osteguna, hasiko da Euskahaldun lelopean 19. Korrika eta hamar egunera, martxoaren 29an, bukatuko da Bilbon. Aurreko edizioetako legez, Euskal Herriko hainbat herri eta hiri zeharkatuko ditu euskararen aldeko egitasmoak. Azpeititik martxoaren 22an, igandea, bi aldiz pasako da lasterketa herritik, Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez. Lehenengo Zestoatik etorriko da eta Azpeititik 19:30ak aldean igaro ondoren, Azkoitira joango da. Handik berriz Azpeitira itzuli, eta ibilbideari jarraituz, Errezilera abiatuko da 19. Korrika.