Ion Etxeberriak 44. Binakako Erremonte Txapelketako finala jokatuko du zapatuan

Uztarria.eus 2014ko abe. 16a, 10:52
Iazko txapelketa Ionek eta Utergak irabazi zuten.

Azpeitiarrak Ezkurra izango du bikote, Ezkurra II.-aren eta San Miguelen kontra jokatuko duen finalean. Txapelketako azken partida abenduaren 20an izango da, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Ezkurrak eta Ion Etxeberria azpeitiarrak Ezkurra II.-aren eta San Miguelen aurka neurtuko dituzte indarrak 44. Binakako Erremonte Txapelketako finalean. Abenduaren 20an, zapatua, izango da finala Hernaniko Galarreta pilotalekuan, 

Sei bikotek hartu dute parte 44. Binakako Erremonte Txapelketan. Lehian parte hartu duten hamabi pilotarien artean dira Igor Agirrezabala matxinbentarra, Haritz Etxeberria Etxeberria IV. urrestildarra eta Ion Etxeberria azpeitiarra.

2011n Ion Etxeberriak eta Zeberiok irabazi zuten Binakako Erremonte Txapelketako finala, eta iaz ere txapela jantzi zuen Ionek, Uterga bikote zuela.