Kepa Escribanorekin eta Groenlandiarekin irekiko dute gaur 2014ko Mendi Astea

Uztarria.eus 2014ko abe. 15a, 18:16
Castro, Andres eta Escribano, Groenlandian igo zuten tontorretako batean. (DESNIVEL.COM)

Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan izango da hitzordua, 21:00etan. Bihar, etzi eta etzidamu ere izango dira emanaldiak.

Gaur, astelehena, estreinatuko du Lagun Onak Mendi Bazkunak 2014ko Mendi Astea. Kepa Escribanok Groenlandiara eginiko espedizioaren gainekoekin osatutako emanaldia da bazkunekoek mendizaleentzat prestatu duten lehen saioa. 2013ko udan izan zen Escribano Groenlandian, Vicente Castrorekin eta Txemari Andresekin batera. Lagun Onak MBren egoitzan izango da hitzordua, 21:00etan.

Bihar, etzi eta etzidamu ere izango dira Mendi Astearen barruan emanaldiak. Astea bukatzeko, berriz, ostiral arratsaldean egingo du Lagun Onak MBk urteko batzar nagusia. Hona hemen, 2014ko Mendi Astearen egitarau osoa.