Zapatua bitartean elikagaiak bilduko dituzte herriko janari dendetan

Uztarria.eus 2014ko abe. 15a, 13:05

Jasotako elikagai guztien %75 Saharako Errefuxatuen kanpamenduetara bidaliko dute, eta gainerako %25 herriko jendearen beharrak asetzera bideratuko dute. Kooperazio Astearen antolatzaileek eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu duten denda guztiei.

Zapatuan hasi zen Azpeitiko I. Kooperazio astea,  Chernobilen lagunak Ane eta piratekin parrandan emanaldiarekin, eta bihartik zapatura bitartean egitasmo ugari izango da herrian. Udalak eskerrak eman dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiari, Irrien Lagunak Gizarte ekintzari, eta laguntza eskaini zieten beste hainbat elkarte, ikastetxe eta norbanakori, nahiz bertaratu ziren herritar guztiei.

Datorren zapatua bitartean elikagai bilketa egingo dute herriko janari denda guztietan. Jasotako elikagai guztien %75 Saharako Errefuxatuen kanpamenduetara bidaliko dute, eta gainerako %25 herriko jendearen beharrak asetzera bideratuko dute. Kooperazio Astearen antolatzaileek eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu duten denda guztiei.

Bestalde, bihar, asteartea, Kooperazio astearen barruan, kooperazioaz hausnartzeko mahai-ingurua egingo dute, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. Bertan, Azpeitiko Udaleko ordezkariek eta herriko Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinak hartuko dute parte, "nazioartean egiten ditugun proiektu ezberdinen berri eman eta kooperazio gaiaren inguruan hausnartzeko".