Gabonetako jaialdia egin dute Iraurgi Ikastetxekoek

Uztarria.eus 2014ko abe. 15a, 12:38

Iraurgi Ikastetxeko haurrek, gaztetxoek eta irakasleek Gabonetako jaialdia egin zuten zapatuan. 17:00etan hasi eta 18:45ak inguruan amaitu zen, Izarraitz pilotalekuan eskaini zuten emanaldia. Bertsoak, dantzak, trikitilariak, abestiak, zozketa, kalejira... egin zituzten, eta jende ugari bertaratu zen. Iraurgi Ikastetxeko ordezkariek jakinarazi dutenez, "eskerrak eman nahi dizkiegu jaialdia hain ongi ateratzen lagundu duten gurasoei, ikasleei eta irakasleei".