'Gune' taldeak irabazi du VII. Bertso Parrandaren

Uztarria.eus 2014ko abe. 15a, 11:53

Ostiralean jokatu zuten 'Gune' eta 'Jopijo' taldeek VII. Bertso Parrandako finala, Gaztetxean. Jende ugari bertaratu zen, eta giro ederrean igaro zen saioa. Gurutze Oiarzabal aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta askotariko gaien inguruan abestu behar izan zuten oholtzan ziren sei bertsolariek.

Jon Gurrutxagak, Nekane Zinkunegik eta Ugaitz Beristainek osatutako 'Gune' taldea nagusitu zen, ikus-entzuleek hala erabakita, eta aurtengo Bertso Parrandako azpitxapeldun izan ziren Jokin Uranga, Jon Ander Iriondo eta Jokin Sudupe Pio

Bertso Parrandaren aurreko edizioko irabazleek, Eneritz Artetxek, Silvia Etxanizek eta Jokin Sudupe Pio-k, jantzi zizkieten irabazle berriei txapelak.

Hemen saioko argazki batzuk: