Herriko kirolari onenaren sariak banatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2014ko abe. 15a, 10:57

Zapatuan, hilak 20, herriko kirolari onenaren saria banatuko dute udaletxeko areto nagusian, 12:30ean hasita. Hamahiru lagunek jasoko dute saria, eta horietatik bat izendatuko dute urteko kirolari.

Zapatuan, hilak 20, herriko kirolari onenaren saria banatuko dute udaletxeko areto nagusian, 12:30ean hasita. Herriko kirol elkarteek aukeratu dituzte euren taldeetako urteko kirolari onenak, urtean zehar egindako lanagatik edota ibilbideagatik. Hamahiru herritarrek jasoko dute saria, eta horietatik bat izendatuko dute 'Azpeitiko Kirolaria 2014'.

Hemen elkarteek aukeratutako kirolari onenak:

  • Azpeitiko Karate Elkartea: Alex Marguello
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Ion Alberdi
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Iñigo Unanue
  • Iraurgi Saskibaloi Taldea: Aitor Astigarraga
  • Kimura Judo Kluba: Agustin Ruiz
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Leire Ceciaga
  • Lagun Onak Futbol Taldea: Ignacio Otaño
  • Xeye Atletismo Kirol Elkartea: Nerea Azpiazu
  • Garmendipe Bolo Taldea: Iñaki Caballero
  • Lagun-Artea Eskuderia: Aritz Elgarresta
  • Xaputarrak Xake Kirol Kluba: Eneko Alberdi
  • Sokaitz Eskalada Kirol Kluba: Eneko Kantero
  • Loretoki Gimnasia Erritmiko Kluba: Nahia Odriozola

Iaz Oihana Goenaga igerilaria izendatu zuten 'Azpeitiko Kirolaria 2013'.