Santa Luzi jaiak ospatu dituzte Elosiagan

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 15a, 10:50

Azpeitiko Elosiaga auzoan santaluziak ospatu zituzten zapatuan. Ohi bezala, auzotarrek Azpeitiko eta Zumaiako abesbatzekin meza egin zuten aurrena, eta ondoren hamaiketakoaren bueltan elkartu ziren dozenaka lagun, Añota sagardotegian. Bazkaria ere egin zuten jubilatuek, eta trikitilariek alaitu zuten giroa. Hemen goizeko irudiak: