Abadiñoko hilketak salatu dituzte

Uztarria.eus 2014ko abe. 12a, 20:36

Beste behin, indarkeria matxistaren ondorioak salatzeko elkartu dira dozenaka herritar (argazkian, kontzentrazioaren amaierako irakurraldian). Bilgune Feministak deituta, oraingo honetan Plaza Txikia izan dute topaleku, herenegun Abadiñon jazotako ama-alaben hilketak salatzeko. Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu zioen pankartaren atzean elkartu dira herritarrak.