'Fuego' filma ikusi ahal izango da gaurtik astelehenera bitartean Soreasun

Uztarria.eus 2014ko abe. 12a, 12:59

Gaur, ostirala, hasi eta astelehena bitartean Fuego filma ikusteko aukera izango da Soreasun. Egunero emango dute filma, 21:30etik aurrera.

2014an estreinatutako filma da Fuego eta Luis Marias da zuzendaria. Jose Coronado, Aida Folch, Leire Berrocal, Gorka Zufiaurre, Montse Mostaza eta Jaime Adalid dira pelikulako protagonistak.