Santa Luzi Eguna ospatuko dute bihar Elosiagan

Uztarria.eus 2014ko abe. 12a, 11:58
Iazko bazkariko irudia.

Egun osoan festa giroa izango da nagusi Elosiaga auzoan. Mezaz, hamaiketakoaz, bazkariaz eta musikaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Urteroko moduan, bihar, zapatua, Santa Luzia Eguna ospatuko dute Azpeitiko Elosiaga auzoan. Elosiagako baselizan izango den meza nagusiarekin hasiko dute festa eguna. Azpeitiko eta Zumaiko abesbatzak ariko dira kantuan bertan. Ondoren, hamaiketakoa eta bazkaria egingo dituzte Añota sagardotegian. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa.

Abenduak 13, larunbata:

11.00etan Meza nagusia, Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzekin.

12:00etan hamaiketakoa Añota sagardotegian.

12:30ean  Lidia eta Xabier trikitilarien emanaldia.

14:00etan  bailarako jubilatuentzat bazkaria Añota sagardotegian.

Ondoren, erromeria egingo dute Lidia eta Xabier trikitilariekin eta Lizaso aita-seme bertsolariekin.