Abadiñoko hilketak salatzeko elkarretaratzea deitu du Bilgune Feministak ostiral arratsalderako

Uztarria.eus 2014ko abe. 11a, 14:19

Bihar 19:00etan izango da plazan, Indarkeria matxistari aurre hartu! lelopean. Atzo goizaldean bi andre, ama-alabak, hilda aurkitu zituzten Abadiñon, euren etxean. Hildako alabaren senarra eta suhia atxilotu zuen Ertzaintzak, hilketaren egilea izatea leporatuta. Abadiñoko alkateak jakinarazi du gaur, gizonezkoak aitortu duela berak hil zituztela bi andreak.

Atzo, asteazkena, goizaldean Abadiñon hilda agertu ziren bi andre, ama-alabak. Bortxa zantzu argiekin aurkitu zituzten euren etxean. Arratsaldean hildako alabaren senarra atxilotu zuen Ertzaintzak, hilketaren egilea izatea leporatuta. Abadiñoko alkateak gaur jakinarazi duenez, atxilotutako gizonak aitortu du berak hil dituela. 

Gertakariaren harira, elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Bilgune Feministak bihar arratsalderako. 19:00etan izango da bilkura plazan, Indarkeria matxistari aurre hartu! lelopean.

Gertakariaren gaineko xehetasun gehiago Berria.eus-en.