ISBk igandean jokatuko duen partida ikusteko sarrera doakoa izango da

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 11a, 11:43
ISBko kideek iaz ateratako argazkia.

Partidaren aurretik Iraurgi SBko jokalari guztiek argazki erraldoia aterako dute Azpeitiko kiroldegian. 15:45ean elkartuko dira bertan.

Datorren igandean, abenduak 14, egun berezia izango du ISBk. Ate irekietako partida izango da Sammic ISBren eta Lucentum Alicanteren artekoa. Hori dela eta, ez da sarrera ordaindu beharko. 18:00etan hasiko da norgehiagoka Azpeitiko kiroldegian

Partida aurretik, Iraurgiko maila guztietako jokalariek eta partaideek argazki erraldoia aterako dute kiroldegian bertan. 15:45ean elkartuko dira. Jokalariek eta partaideek Iraurgiko kamiseta izan beharko dute soinean argazkia ateratzerakoan, eta elastiko hori ez dutenek ikastetxeetako kamisetarekin etorri beharko dute.