Herritarrak .eus domeinua erabiltzera animatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2014ko abe. 10a, 12:50

Azpeitiko Udalak dioenez, garrantzitsua da euskararen eta euskal nortasunaren aldeko pausoak ematen jarraitzea. "Uste dugu Internet erakusleiho onena dela, gaur egungo gizartean duen oihartzunagatik eta indarragatik", diote Udal ordezkariek.

Beste milatik gora erakunderen eta enpresen gisan, Azpeitiko Udalaren webgune guztiak .eus bihurtu ziren joan den abenduaren 3an, Euskararen Egunean. Udalak orain herritarrak animatu nahi ditu domeinu bera erabil dezaten: "Mota guztietako erakunde publikoek, elkarteek eta enpresek euren domeinuak .eus izatera igaro ondoren, publiko orokorrari zabaldu da eta udal gobernuak Azpeitiko herritarrak euskara eta euskal nortasunaren aldeko apustua egitera gonbidatu nahi dugu".