'Nueve reinas' filma ikusgai gaur Gaztetxean

Uztarria.eus 2014ko abe. 10a, 09:07

Abian dira Gaztetxeko Zine Gauak eta asteazkenetako legez, gaur ere emanaldia izango da Gaztetxeko Masustak liburutegian. Fabian Bielinskyk zuzendutako Nueve reinas filma (Argentina, 2000) ikusi ahal izango da, 21:00etatik aurrera.

Datorren astean Sahara Marathon dokumentala eskainiko dute.