Josu Muguruzari buruzko 'Zohardia' dokumentala emango dute bihar

Uztarria.eus 2014ko abe. 10a, 11:34

Bihar, osteguna, Zohardia dokumentala ikusi ahal izango da Soreasu antzokian, 19:30etik aurrera. Ta3. Zine Klubak, Sanagustin Kulturguneak eta Orkatz Kultur Elkarteak antolatu dute emanaldia, eta hiru euro ordaindu beharko da. Emanaldiaren ostean solasaldia izango da dokumentalaren egileetako batekin; Lander Iruinekin.

Azaroaren 20an bete ziren Josu Muguruza tiroz hil zutela 25 urte. Hari buruzko 'Zohardia' dokumentalak 70 eta 80ko hamarkadako egoera politikoaren berri ematen du, HBko diputatu zenaren lagun eta kideen kontakizunetik. Lander Iruin eta Markel Andia dira lanaren zuzendariak.