Solea Morente y Los Evangelistas eta Rural Zombies-en kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko abe. 9a, 18:41

Sanagustin kulturgunean izango da zapatuan, abenduak 13, 23:00etan. Sarreren zozketan parte hartzeko Nor zen Solea Morenteren aita? galderari erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Solea Morente y Los Evangelistas eta Rural Zombies taldeek kontzertua emango dute asteburuan Sanagustin kulturgunean, eta emanaldi horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua zapatuan, abenduak 13, izango da, 23:00etan hasita.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek galdera honi erantzun behar diote: Nor zen Solea Morenteren aita?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Erantzunak abenduaren 12ko (ostirala) 11:00ak baino lehen bidali behar dira.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarriak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Kontzerturako sarrerak aurrez erosita 18 euro balio du, eta egunean bertan erosita 22. Sarrerak non eta nola eskuratu jakiteko informazioa Sanagustin kulturgunearen webgunean duzue.