Euskal Herriko herrialde guztietako armarriak, udaletxean

Uztarria.eus 2014ko abe. 9a, 17:15

Euskal Herriko herrialde guztiak ordezkatuta daude dagoeneko Azpeitiko udaletxeko Areto Nagusian. Lapurdikoa eta Zuberoakoa ziren pleno aretoko paretetan falta ziren armarriak, eta bi horiek gehitu berri dituzte. Argazkiotan, goiko armarria da Lapurdikoa, eta behekoa Zuberoakoa.