Bukatu dira saneloiak

Uztarria.eus 2014ko abe. 9a, 11:03

Igandean, hilak 7, bukatu ziren Landetako San Eloi festak. Festak, San Eloi egunez hasi zituzten, eta igandera bitartean hamaika ekitaldi izan da auzoan. Igandean, auzoko hildakoen aldeko mezaren ostean, umeentzako zezen txikiak, pottokak eta jolasak izan ziren Landetan. Giroa alaitzen, berriz, trikitilariak eta bertsolariak izan ziren. Eguerdian, 13:00etan, aizkolariak, harri-jasotzaileak eta trontzalariak izan ziren.