Erdoiztarako bidea itxita izango da abenduaren 12a bitartean

Uztarria.eus 2014ko abe. 9a, 12:41

Gaurtik, abenduak 9, hilaren 12ra errepidean egin behar dituzten lanak tarteko izango da errepidea itxita, 08:00etatik 19:00etara bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegitura sailak azaldu duenez, Errezilgo Erdoizta auzora doan GI-3661 errepidean egin behar dituzten konponketa lanak tarteko, errepide hori itxita egongo da abenduaren 9tik 12ra. Lau egun horietan 8:00etatik 19:00etara egongo da errepidea itxita, eta gainerako orduetan zabaldu egingo dute. Errepideak duen zabalera dela eta itxiko dute errepidea, "ibilgailuak eta lantaldea ezingo direlako gurutzatu".