Loiolako liburutegiak ikasleentzako irekiko ditu ateak asteburuetan, abenduaren 6tik aurrera

Uztarria.eus 2014ko abe. 5a, 14:44

Abenduaren 6, 7, 8, 13, 14, 27 eta 28an eta urtarrilaren 3, 4, 6, 10, 11, 17 eta 18an, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara erabili ahal izango dute ikasleek liburutegia.

Unibertsitateteetan-eta azterketa garaiak gerturatzen ari dira eta, azken urteetan bezala, Azpeitiko Udalaren eta Loiolako Erretoretzaren arteko akordioari esker, Azpeitiko eta inguruetako ikasleek azterketa sasoi horretako asteburuetan ateak zabalik izango dituzte Loiolako Santutegiko liburutegian.

Abenduaren 6, 7, 8, 13, 14, 27 eta 28an eta urtarrilaren 3, 4, 6, 10, 11, 17 eta 18an, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara erabili ahal izango dute ikasleek liburutegia, azterketak prestatzeko. Loiolako arduradunek aurreratu dutenez, "oso garrantzitsua" da liburutegira sartu ahal izateko karneta edukitzea eta sarreran zenbakia idaztea. Gainera, aipatutako asteburuetan ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik. Ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera erabili ahal izango dute liburutegia.