'Los tontos y los estúpidos' eta 'Los Boxtrolls', igandetik aurrera Soreasun

Uztarria.eus 2014ko abe. 5a, 13:33

Igandean, astelehenean eta asteartean izango dira abenduko zubiko asteburu honetan zine emanaldiak Soreasun. Igandean, 16:30ean Los Boxtrolls (AEB, 2014) animaziozko filma emango dute. Asteburuko beste filma Los tontos y los estúpidos (Espainia, 2014) izango da. Roberto Castonek zuzendu duen komedia horretan, besteak beste, Erika Olaizola azpeitiar aktoreak hartu du parte. Los tontos y los estúpidos igandean 19:00etan eta 21:30ean botako dute Soreasun; eta astelehenean eta asteartean, berriz, 21:30ean.