Zarzuela emanaldia izango da zapatuan, Soreasun

Uztarria.eus 2014ko abe. 5a, 10:59

Lazkaoko Kantaka abesbatzak sortutako Gran noche de Zarzuela ikuskizuna izango da bihar, zapatua, Soreasu antzokian. Bi orduko emanaldia izango da, eta antzezpena eta musika uztartuko dituzte emanaldian. Sarrrerak salgai daude dagoeneko.

Lazkaoko Kantaka abesbatzak sortutako Gran noche de Zarzuela ikuskizuna izango da zapatuan, Soreasu antzokian. Beraien hitzetan "freskoa, koloretsua eta dinamikoa" da emanaldia, "begientzat eta belarrientzat gozagarria". Zarzuelaren obrarik ezagunenak biltzen dituzte ekitaldian; guztira 18 antzezpen eta 6 atrezzo aldaketa egingo dituzte zuzenean.

Saioak bi orduko iraupena izango du, eta tartean hamar minutuko atsedenaldia izango da. Hauek izango dira eskainiko dituzten abestiak:

1.- La del Soto del Parral.
2.- El último romántico.
3.- La rosa de azafrán.
4.- Luisa Fernanda.
5.- Doña Francisquita.
6.- El caserío.
7.- El caserío.
8.- La Tabernera del puerto.
9.- El Caserío.
10.- Agua, Azucarillos y aguardiente.
11.- Gigantes y cabezudos.
12.- Don Gil de Alcalá.
13.- La gran vía.
14.- La gran vía.
15.- El barberillo de Lavapiés.
16.- La verbena de la paloma.
17.- La verbena de la paloma.
18.- Don Manolito.

Debora Herrero, Ainhoa Merzero, Iñigo Vilas eta Javier Alberdi izango dira abeslari bakarlariak. Horiei lagunduko diete kantuan Kantaka abesbatzako kideek. Pianoan Arantxa Gastesi izango da eta aurkezle lanak, berriz, Marisol Caverok eta Arrate Leundak egingo dituzte.

Sarrerak salgai dira dagoeneko. Aurrez erosiz gero hamar euro ordaindu beharko da. Egunean, bertan, berriz hamabi euro. Lotura honetan ere erosi daitezke sarrerak dagoeneko.