Ukabi enpresak Gipuzkoako aplikazio onenaren saria jaso du

Uztarria.eus 2014ko abe. 4a, 12:04
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Ander Gogorza Ukabiko kidea.

Negozio Eredu Onenaren Gipuzkoako saria jaso du, Beat and Chat aplikazioari esker. App hori martxan da Euskal Herriko hainbat tabernetan, eta tartean dira Azpeitiko Zuhatz eta Pikua tabernak.

Azpeitiko Ukabi informatika enpresak Negozio Eredu Onenaren Gipuzkoako App Onenaren saria jaso zuen joan den astean, Beat and Chat aplikazioari esker. App horren bidez, tabernetako abestiak aukeratu daitezke; eta, horrez gain, bertan dauden pertsonekin komunikatzeko ere erabil daiteke.

App hori martxan da Euskal Herriko hainbat tabernetan, eta tartean dira Azpeitiko Zuhatz eta Pikua tabernak.