'AzpeitHika' erakusketa abian da Sanagustinen

Uztarria.eus 2014ko abe. 3a, 19:58

Abenduaren 3 honetan, Euskararen Egunarekin bat eginda, ireki dute Sanagustinen AzpeitHika erakusketa (argazkian). Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak nola bizi dituzten landu dute Azpeitiko ikastetxe guztietan hainbat ikasle taldek. Saio horien barruan landutako marrazkiek eta lemek osatzen dute Sanagustingo atzeko aretoan, jolas-parkera ematen duenean, jarri duten erakusketa. Abenduaren 10a arte egongo da ikusgai. (Argazkia: MIRIAM TAMAYO - Hitza)