Euskararen Eguna ikastetxeetan

Uztarria.eus 2014ko abe. 3a, 13:22

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Azpeitiak ere bat egin du egun horretako ospakizunekin eta bereziki herriko ikastetxeen eskutik etorri dira ekitaldiak. Batetik, eta urteroko legez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko eta ekitaldi horietan murgilduta dabiltza herriko ikasleak eta irakasleak. Hemen, ikastetxeetako argazki batzuk.