Estimulazio goiztiarraren inguruko hitzaldia izango da gaur, Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus 2014ko abe. 3a, 10:47

18:30ean izango da Iraurgi ikastetxeko Haur Hezkuntzako eraikinean. Angel Estangak eskainiko du hitzaldia.

Estimulazio goiztiarraren inguruko hitzaldia izango da gaur, abenduak 3, Iraurgi ikastetxean. 18:30ean hasiko da hitzaldia, Haur Hezkuntzako eraikinean (Hartzubia 7). Angel Estangak eskainiko du hitzaldia eta 0 eta 6 urteko umeen gurasoentzat zuzendutako solasaldia izango da.

Iraurgikoek esan dutenez, herritar guztiak daude gonbidatuta solasaldira. Haurrekin bertaratzen diren gurasoentzat umeen zaintza zerbitzua izango da.