Burdinbidearen Euskal Museoak ordutegi berezia izango du datozen egunetan

Uztarria.eus 2014ko abe. 3a, 09:10

Abenduaren 6an eta 7an Azpeitia eta Lasao artean ibiltzen diren lurrunezko trenak martxan izango dira. Abenduaren 8an, berruz, ez da irteerarik izango.

Abenduaren 6an eta 7an Azpeitia eta Lasao artean ibiltzen diren lurrunezko trenak martxan izango dira. Hilaren 6an, zapatua, irteera bakarra egingo du lurrunezko trenak, eta 12:30ean aterako da Burdinbidearen Euskal Museotik. Abenduaren 7an, berriz, hiru irteera egingo dituzte trenek: 11:00etan diesel trenak egingo du Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea, eta 12:00etan eta 13:00etan, berriz, lurrunezko trenen txanda izango da. Abenduaren 8an, berriz, ez da irteerarik izango.

Ibilbide bakoitzaren iraupena 45 minutukoa izango da eta sei euro ordaindu beharko da. Gainera, hala nahi dutenek Burdinbidearen Euskal Museoko erakusketa ikusteko aukera izango dute 10:30etatik 14:00etara bitartean. Treneko txartela dutenek doan ikusi ahal izango dute erakusketa.