EAJk hileko batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2014ko abe. 2a, 13:10

2015eko maiatzean izango diren udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko bozketaren bigarren itzulia egingo dute Batzokian, 20:30ean hasita.

Azpeitiko EAJk hileko batzarra egingo du gaur, asteartea, 20:30ean hasita, Batzokian. Bertan 2015eko maiatzean izango diren udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko bozketaren bigarren itzulia egingo dute. 

Azpeitiko EAJren ordezkariek afiliatu guztiak deitu ditu, bilkurara bertaratu daitezen.