San Eloi eguna ospatzen, Landetan

Uztarria.eus 2014ko abe. 1a, 17:17

Gaur abenduaren 1a da, San Eloi eguna, eta Landetan bertako festetako zaindariaren eguna ospatuz ekin diote aurtengorako prestatu duten jai-egitarauari. 30 lagun inguru elkartu dira San Eloi eguneko bazkarian Bordatxo taberna berrituan; bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute bazkalondoa.

Astea San Eloi eguna ospatuz abiatu ondoren, datozen ostegun, ostiral eta igandean eutsiko diote berriro festari Landetan. Hona hemen 2014ko saneloietako informazioa eta egitarau osoa.