Tomas Zubizarreta 'Zendoia' soinu jotzailearen biografia liburua idatzi du Laxaro Azkunek

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2014ko aza. 28a, 13:04
Joan den martxoan egindako San Jose trikiti jaialdian 'Zendoia' omendu zuten.

Azkoitiarraren bizitzari buruz Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak kaleratuko duen liburuaren aurkezpena igandean, San Andres egunez, egingo dute Azkoitiko udaletxeko areto nagusian, 12:00etan.

Tomas Zubizarreta Zendoia soinu jotzaile azkoitiarraren inguruko biografia liburua idatzi du Laxaro Azkune azpeitiar kazetariak. Azkoitiarraren bizitzari buruz Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak kaleratuko duen liburuaren aurkezpena igandean, San Andres egunez, egingo dute Azkoitiko udaletxeko areto nagusian, 12:00etan, eta omenaldia egingo diote bertan. Egun berezian egingo diote omenaldia, Zendoiak 84 urte beteko baititu egun horretan bertan.

Zendoia, pozaren mezularia biografia liburua elkartearen soinuaren liburutegiko hamargarren lana izango da.